WebQuest

Nola antolatzen gara?

Task

internet_grup(1).jpg

Marcelori laguntzeko, lantaldeak eratuko ditugu gelan. Lanaren zati bakoitzaren emaitzak PowerPoint batean jarriko dituzue eta, amaitzean, Marcelori bidaliko diogu emailez. Horretaz gain, gelan zuen zatien ahozko azalpena egingo duzue, gelakideek eginikoaren berri izateko.

 

SEGURU GUSTURA IBILIKO ZARETELA EGINKIZUN HONETAN.

 

 

1.TALDEA: Hizkuntza komunikatzeko, gu antolatzeko, beharrezkoa dugu. Euskarari buruzko hainbat datu bilatuko duzue. Testu- liburuan baduzue ere atal honen galdera honi erantzuteko informazioa: Nola komunikatzen dugu elkar hizkuntza gabe? Marcelok eskertuko dizue lortutako informazioa.

2.TALDEA: Marceloren Italiako eskolan seguru bazekiela nola antolatzen ziren irakasleak, gurasoak eta gainontzekoak. Baina, hemengo antolamenduaz ez daki ezer. Zuek, fitxen bidez jasotako informazioaz txostena prestatuko diozue, argazkiak eta guztiz, berari azaltzeko. Elkarrrizketak egin beharko dituzuela uste dut.

        3.TALDEA: Marcelori bilatuko diozue txosten bat, non herria, lurraldea eta abarrak nola antolatzen diren azalduko diozuen. Pentsa ezazue berak ez dakiela nora jo doumentu bat eskatzera edo non hartzen diren herrirako erabakiak. Ez du Foru Aldundia ezagutzen ezta Eusko Jaurlaritza ere. Lasai, emandako esteketan eta jarriko ditugun txantiloiak erabiliz, erraz egiteko gai izango zarete.

 

4.TALDEA: Sinboloei buruz hitz egingo diozue Marcelori. Eta Barakaldon bizi zaretenez, nola antoaltzen den herria.

Lan hauek burutzeko Word dokumentu batzuek dituzue, gidoiarekin eta esteka batzuekin.

 

Nahiko ondo geratuko zen PowerPoint batean dena batuko bazenuketen, soinua eta guztiz.

 

Bestalde, PowerPoint horren laguntzaz, talde bakoitzak gelakide guztiei ikerketen berri emango die, Marcelori bidalli baino lehen.

 

 

Lan taldeen antolamendua

 

1.- Launa edo hiruna ibiliko zarete. Bi modu daude ikerlan hau burutzeko:

 

a) Taldean, rol bat beteko duzue, hau da, norberak zeregin bat izango du (informazioa bilatu, irudiak eskuratu, idatzi jasotakoa, PowerPointa eraiki…) edo

 

b) Lana zati txikiagotan banandu eta norbera batez arduratu.

 

2.- Hala eta guztiz ere, ebaluazioan ikusiko duzuenez, talde-lana baloratuko da azken notan (gogoratu azterketarik ez dela egongo). Gainera, ahozko azalpena emateko momentuan, ez baduzu lan askorik egin, agerian izango dute guztiek.

 

 

LAN HAU ELKAR LAGUNTZEKO, ELKARREKIN ERABAKIAK HARTZEKO ETA ELKARREKIN LAN EGITEKO GAI IZATEKO DA.

The Public URL for this WebQuest:
http://zunal.com/webquest.php?w=9234
WebQuest Hits: 10,392
Save WebQuest as PDF

Ready to go?

Select "Logout" below if you are ready
to end your current session.